Skip to main content

Ikastolak gara!

Zurekin batera, Euskal Herri osoan euskarazko hezkuntza garatzen duen sare eraldatzailea. Biharko komunitatea hezten duen komunitatea gara.

 

 

 

Egiteko ederra dugu gurean:

gezia

Hezkuntza

Biharko euskal herritarrak gaurtik hezten dituen herri ekimena gara.

Komunitatea

Komunitate herrikoia, kooperatiboa eta prestatua gara: ikasleak, familiak, langileak eta ikastolazaleak.

eh

Lankidetza

Lankidetzan dihardugu  eta jardun nahi dugu Euskal Herriko beste hezkuntza eta gizarte eragileekin.


Asko eta bat


115 ikastolak osatzen dugu ikastolen sarea. Araba, Baxenafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Zuberoan aurkituko gaituzu.

Gure ikasleak bezala, era guztietakoak gara: txikiak, handiak, berriak, ez hain berriak… Baina batzuk zein besteak, bagatoz lanera, heztera, eraldatzera, sustatzera, jolastera!

  • 7
    herrialde
  • 115
    ikastola
  • 46.000
    familia
  • 55.500
    ikasle
  • 5.500
    langile

eta zenbakiz adierazi ezin den beste guztia!

 
 
 

Azken albisteak

Ikastolen ordezkariek euskararen aldeko konpromisoa berretsi dute, eta Kilometroak jaiak 50 urteotan egindako ibilbidea eta etorkizuneko erronkak nabarmendu dituzte.
Unai Iturriaga gidoilariak eta Alex Sanvi marrazkilariak identitatearen bila jarri dute Haur Besoetakoa, Xabiroi komiki aldizkariaren eskutik
Euskal Herriko Ikastolek argitu dute PISAren datuek garbi erakusten dutela euskara ez dela irakurmenean 2022tik 2025era izandako jaitsieraren erantzulea.